2011/11/30

RIOS Y MAREAS

          Dokumental honetan, Andy Goldsworthy egiten, pentsatzen eta sentitzen duena adierazten du.Naturarekin jolasten du eta lan oso onak egiten ditu adibidez, sugea hostoekin, bolkan bat bezala baina erramekin... Denbora asko pasatzen du lan ohiek egiten eta pazientzi handia dauka, ordu askoko lanak batzutan erortzen zaizkiolako. Batzutan, lanen bat ez zaionean ateratzen bakarrik egoten da pentsatzen eta bukatzen duenean berriro saiatzen da egiten. museo batzuk ere eskatu diote lanen bat egitea beraientzako eta hori da bere lana. Bakarrik lan egitea nahiago du bestela erortzen bazaio edo zerbait gaiz egiten badu bera izan da eta ez beste inor. Dena naturarekin egiten du, harriak, hostoak, erramak ura... lan hauek egiten bere barruan daukan guztia transmititzen du. Lan bat bukatzerakoan argazkiak ateratzen ditu eta esposizio bat moduan jartzen du eta berak esaten du argazkiak hitz egiten dutela eta horrela jendea ikusten du berak egindakoa.


    Nire iritziz, Andy godswortegiten duena oso polita da ikusteko baina egiteko oso pazientzia handia izan behar da eta batzutan aspergarria da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario