Eneko, zure publikazioa ezabatu egin dut. Bere garaian gai honen inguruan hitzegin genuen klasean. Taldeko blog hauek, ez zuen frogablogak bezala, publikoak dira eta eraikunde baten izena daukate "Paz de Ziganda Ikastola" alegia. Gure ikuspegi politikoak alde batera utzi behar genituela adostu genuen, eta beste edozein gai "neutroaren" inguruan aritu.Errespetagarria oso iruditzen zait zure pentsakera, eta zurekin bat egon naiteke, baina...
Gure inguruan sinesmen, ohitura, pentsaera anitzak ditugu, baina norberak era pertsonal bat erabiliz aldarrikatuko ditu, inoiz eskolaren izenean egiten diren publikazioetan.
Jakingo duzu Google bilatzailearen bitartez irudiak bilatzeko garaian, hainbat loturen bitartez lortzen direla irudi hoiek, eta zure publikazioa agertuko balitz ikastolako irudien artean, zure aldarrikapen politikoak agertuko lirateke ikastolakoak balira bezala.
Ulertu izanen duzulakoan nago. Barkatu sortutako eragozpenak, baina esandakoak bete egin behar dira.
Ongi izan
No hay comentarios:
Publicar un comentario