2011/10/27
2011/10/26
ADRIAN PLASTIKA FOTOMONTAIA
2011/10/19
ADRIAN GIMP ARIKETA
Lakua |
![]() |
Ahatea |
Fotomontaia(lakua+ahatea) |
2011/10/11
Plastika Proiektua
Gure helburua da, basoetan ere soinu asko daudela eta horrek musika tipo bat sortzen du. Orduan adierazi nahi duguna da naturako materialarekin musikako partitura bat egitea. Erabili behar dugun materiala adarrak eta hostoak dira eta Atarrabiako Irlatxo parkean kokatuko dugu.

2011/10/10
2011/10/07
2011/10/06
HERRI URRATS
Egitaraua
1984an sortua, Herri Urrats elkarteak urtero, maiatzaren bigarren igandean Senpereko Aintziran, Herri Urrats besta antolatzen du. Aurten Herri Urrats maiatzaren 8an izanen da. Bertan lortutako emaitzak Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetako ikastolak laguntzeko erabiltzen dira.
inguru biltzen dira euskara eta Seaskako ikastolak sustengatzeko.
Besta honen helburua dirua biltzea da, eta Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuako ikastolak biltzen dituen Seaska federazioak behar duen finantzamendua, lanak edo eraikin proiektuak laguntzeko baliatzen da. Aurten, Herri Urratsi esker bilduko den dirua Kanboko Xalbador kolegioko lanen finantziazioa laguntzeko erabiltzea da xedea...
2011/10/05
KILOMETROAK 2011
Logoa
Aktibazioa eta mugimendua adierazten duen logoa da aukeratu duguna (gailu elektroniko, bideo, edota internet pizteko erabiltzen dugun ikurraren estetikatik hartutakoa). Sinplea da, ulerterreza eta edukiz beterikoa. Zerbait azkartzeko edo abian jartzeko erabiltzen den triangelua da, hertz kurbatu baten gainean kokatua. Aniztasunaren seinale kolore jokuak sortzen ditu eta bat, bi, lau edo sei agertzen dira.
Leloa
Leloa berriz, logoarekin bat datorren onomatopeia berezia izango da, gaur egun gero eta gehiago erabiltzen dena, soinu eta paisaiaren parte bihurtu zaigun hitza. KLIK.
KLIK egin euskal izaera indartzeko..
KLIK hezkuntza sistema propioa eraikitzen segitzeko.
KLIK eredu partehartzaile, berritzaile eta erabakitzeko ahalmena duena etorkizunera bideratzeko.
KLIK pedadogia berritzaileak bilatzen eta hedatzen jarraitzeko.
KLIK egitea aktibatzea delako.
NAFARROA OINEZ
Nafarroa Oinez Nafarroako Ikastolen jaia da. Urtero Nafarroako ikastola ezberdin batek hartzen du bere gain jai honen antolakuntza eta 80.0000-100.000 pertsona inguru biltzen ditu. Egun horretarako, zazpi bat kilometroko ibilbidea prestatzen da, eta bertan gune desberdinak kokatzen dira, adin eta gustu guztietarako, gorputz eta gogo behar guztiak asebetetzeko. Kirol eta kultur programazio zabala eskaintzen da, eta jateko eta edateko txosnak nonahi aurki daitezke.
Lehenbiziko Nafarroa Oinez 1981ean antolatu zen. Garai hartan, Altsasuko Iñigo Aritzak hartu zuen antolatzeko ardura, aurreko inolako esperientziarik gabe. Baina, hain izan zen arrakastatsua, non urtero jarraipena izan baitu. Gainera, Euskal Herriko beste lurraldeetara ere zabaldu zen, eta bakoitzean izen eta nortasun propioa hartu zuen: Bizkaian, Ibilaldia; Gipuzkoan, Kilometroak, Araban, Araban euskaraz, eta Iparraldean, Herri Urrats.
Jaia txandaka antolatzen da Nafarroako ikastolen artean, tokian tokiko eta unean uneko beharren arabera. Bakoitzaren egoera eta izaera izaten dira urte bakoitzean logoa eta leloa markatzen dituztenak.
Egun bateko jaia bada ere, urte osoan zehar beste zenbait kirol eta kultur ekitaldi izaten dira. Beraz, urte osoko lana izaten da ikastolako ehundik gora gurasok buru-belarri aurrera eraman beharrekoa. Izan ere, gurasoak hainbat batzordetan antolatzen dira: ekonomia-batzordea, babesleena, komunikazioa, grafismoa, osasun batzordea, ibilbidea, segurtasuna, ostalaritza salmentak, eta muntaia, langileak eta jarduerak. Oinez egunean, aldiz, bi mila boluntario izaten dira prest ikastolen jaia antolatzeko.
Altsasuko lehenbiziko Oinez hari erreparatuz gero, nabarmen aldaturik agertzen zaizkigu, bai jaia bera, bai ikastolak, bai gizartea oro har. Aurrerapausoak eman ditugu irakaskuntzaren kalitatean, pedagogian, giza-baliabide eta bitartekoetan. Handitze horrek, alabaina, instalazioak egokitzeko premia ere ekarri digu. Horrexegatik, 2011. urte honetan, Tafallako Garcés de los Fayos ikastolari iritsi zaio, berriz ere, ikastola guztien jai erraldoia antolatzeko txanda.
Tafallako ikastolak Bigarren Hezkuntza (DBH) hartuko duen eraikin berria egiteko baliatuko du Nafarroa Oinez; hala, egun erabiltzen den eraikina arintzean, bertan Haur eta Lehen Hezkuntza baldintza egokietan irakasten jarraitu ahal izanen da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)