Logoa
Aktibazioa eta mugimendua adierazten duen logoa da aukeratu duguna (gailu elektroniko, bideo, edota internet pizteko erabiltzen dugun ikurraren estetikatik hartutakoa). Sinplea da, ulerterreza eta edukiz beterikoa. Zerbait azkartzeko edo abian jartzeko erabiltzen den triangelua da, hertz kurbatu baten gainean kokatua. Aniztasunaren seinale kolore jokuak sortzen ditu eta bat, bi, lau edo sei agertzen dira.
Leloa
Leloa berriz, logoarekin bat datorren onomatopeia berezia izango da, gaur egun gero eta gehiago erabiltzen dena, soinu eta paisaiaren parte bihurtu zaigun hitza. KLIK.
KLIK egin euskal izaera indartzeko..
KLIK hezkuntza sistema propioa eraikitzen segitzeko.
KLIK eredu partehartzaile, berritzaile eta erabakitzeko ahalmena duena etorkizunera bideratzeko.
KLIK pedadogia berritzaileak bilatzen eta hedatzen jarraitzeko.
KLIK egitea aktibatzea delako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario