2011/10/06

HERRI URRATS



Egitaraua

1984an sortua, Herri Urrats elkarteak urtero, maiatzaren bigarren igandean Senpereko Aintziran, Herri Urrats besta antolatzen du. Aurten Herri Urrats maiatzaren 8an izanen da. Bertan lortutako emaitzak Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetako ikastolak laguntzeko erabiltzen dira.
Lehengo urtean, 5000 lagun bildu ziren elgarretaratzearen lehen edizioan, geroztik urtetik urtera arrakasta handiagoa biltzen joan da. Gaurregun 70 000 pertsona

inguru biltzen dira euskara eta Seaskako ikastolak sustengatzeko.
Besta honen helburua dirua biltzea da, eta Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuako ikastolak biltzen dituen Seaska federazioak behar duen finantzamendua, lanak edo eraikin proiektuak laguntzeko baliatzen da. Aurten, Herri Urratsi esker bilduko den dirua Kanboko Xalbador kolegioko lanen finantziazioa laguntzeko erabiltzea da xedea...

No hay comentarios:

Publicar un comentario